EUSKALDUNON EGUNKARIA, 2000/08/11


      ETAk bere gain hartu ditu uztailaren 29a arte eginiko edo egiten saiaturiko 12 atentatu

      Juan Maria Jauregiri Ameriketan CESIDentzat lan egitea leporatu dio agirian

      ETAk azkenaldian egindako edo egiten saiatutako 12 atentatatu hartu du bere gain Egunkariari igorritako agiri batean. Denak maiatzaren 9tik uztailaren 29ra bitartean gertatutakoak dira. Zerrendatutako atentatuen artean, Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren eta Jose Maria Carpena Malagako PPko zinegotziaren hilketak daude. Honela dio hitzez hitz ETAren agiriak:

      € Euskal Herria zanpatzen duten indar armatu atzerritarren aurkako ekintzak:

      - Maiatzaren 9an Miranda de Ebron Espainiako Poliziak duen komisaldegi baten aurka lehergailuz egindako ekintza.

      - Uztailaren 16an, Agredan (Espainia) Goardia Zibilak duen kasernaren aurka lehergailuz betetako autoz egindako ekintza, kalte material haundiak eraginez.

      - Uztailaren 29an, Tolosan Juan Maria Jauregi Apalategi, 1994 eta 1996a bitartean Espainiar Gobernuak Gipuzkoan Gobernadore Zibil izan zuenaren eta orain Ameriketan CESIDentzat lan egiten zuenaren aurka armaz burututako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen.

      € Euskal Herriaren etsai politiko eta ekonomikoen aurkako ekintzak:

      - Ekainaren 25ean Getxoko Areetan Euskal Herriaren zapalkuntza babestu eta bultzatzen duten arduradun politiko eta ekonomikoen aurka lehergailuz betetako autoz egindako ekintza, ondorioz kalte material eta ekonomiko oso haundiak eragin ziren. Honokoak dira ekintza horren bidez helburu izan genituen etsaietako batzuk:

      Eduardo Aguirre Alonso-Allende (BBVA ko kontseilaria)

      Delclaux Zubiria sendia (ETArekin hitzartutakoa bete ez dutenak)

      Francisco Sainz Trueba (Euskal Herriaren aldeko zerga ordaindu ez duena)

      Alfonso Basagoiti Zabala (Eusko Jaurlaritzako PNVko Ogasun sailburu-ohia eta Círculo de Empresarios Vascos-eko lehendakaria)

      Felipe Echeverria Herrerias (Banco Zaragozanoko karguduna)

      Santiago Silvan Martinez (Radio Nacional de España-k Araba, Bizkaia eta Gipuzkorako duen zuzendaria).

      Paulino Angel Luesma Correas (Eusko Jaurlaritzako PSOEko Lan eta Gizarte Segurantza sailburu-ohia)

      Fernando Maura Barandiaran, PPko parlamentaria

      Jose Antonio Zarzalejos Nieto, El Correo Españoleko zuzendari-ohia eta Abc-ko zuzendaria.

      Emilio Ybarra Churruca (BBVAko lehendakaria)

      Juan Manuel de Zubiria y Uhagon (BBVAko kontseilaria)

      Enrique Portocarrero Zorrrilla (Circulo de Empresarios-eko zuzendaria)

      Juan Basterra Andersh (Iberdrolako kontseilaria)

      Arantza Mendizabal Gorostiaga (PSOEko espainiar parlamentari-ohia)

      Patricio Sota De La Mac Mahon (Bilboko Merkataritzagintza, Industria eta Itsasketa Etxeko lehendakaria)

      - Uztailaren 7an, Ordizian Juan Bautista Rubio Beloki enpresa-gizonaren aurka Euskal Herriaren aldeko zerga ordaintzeari uko egiteagatik bere autoan ezarritako lehergailuz saiatutako ekintza.

      - Uztailaren 12an, Madrilen (Espainia), ondasun ekonomiko espainiar (El Corte Inglés) eta frantsesen (FNAC) aurka lehergailuz betetako autoz egindako ekintza, kalte material eta ekonomiko oso haundiak eraginez.

      - Uztailaren 19an, Gasteizen Vital Kutxaren bulego baten aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte material haundiak eraginez.

      - Uztailaren 24ean Neguri auzoan Euskal Herriaren zapalkuntza babestu eta bultzatzen duten arduradun politiko eta ekonomikoen aurka lehergailuz betetako autoz egindako ekintza, ondorioz kalte material eta ekonomiko oso haundiak eragin ziren. Honokoak dira ekintza horren bidez helburu izan genituen etsaietako batzuk:

      Pilar Aresti Victoria de Lecea (PPko senadore espainiarra)

      Ramon Icaza Zabalburu (BBVAko kontseilari eta akziodun nagusia eta aurrekoaren senarra)

      Francisco Javier Aresti Victoria de Lecea (Banco Industrial de Bilbao, Scott Ibérica eta Iberdrolako kontseilaria)

      Luis Lezama-Leguizamon Dolagaray (BBVAko kontseilaria)

      Churruca Barrie sendia (Espainiako 300 sendi dirudunen artean kokatuak)

      - Uztailaren 27an, Gasteizen Vital Kutxaren bulego baten aurka lehergailuz egindako ekintza, kalte material haundiak eraginez.

      € Euskal Herria zanpatzen duten arduradun politikoen aurka:

      - Uztailaren 15ean, Malagan (Espainia), Jose Maria Martin Carpena PPko zinegotziaren aurka armaz egindako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen.

      - Uztailaren 19an, Malagan (Espainia), Jose Asenjo Diaz Andaluziako PSOEko idazkari ordearen aurka bere autoan ezarritako lehergailuz saiatutako ekintza.

      - Uztailaren 26an, Durangon Agustin Ramos Vallejo PPk Abadiñon duen zinegotziaren aurka bere autoan ezarritako lehergailuz saiatutako ekintza».

      Índice home